XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honako eta edonunerako erlijioa Mahomatarrek, kristauek lez, Jainko bakarra sinesten dute, eta Biblia, Abraham, Moises, Elias aztiak.

Aingeruak, zerua....

Eta Jesukristo, Mahoma, aztirik haundienaren aurretik etorri zen azti bat dela.

Mahoma La Meka-n (Arabia-n) jaio zen 570-an, sendi soil baten.

Merkatari aberatsa, seme bi izan zituen, gazte hilak eta lau alaba.

Berrogei urtez eta aingeruaren bitartez, Ala, Jaungoiko bakarraren hitza hartu zuen.

Saiatu zen jainko zenbait gurtzen zituzten bere herrikideei erlijio berria ezartzen.

Alferrik! Ihes egin beharra izan zuen La Meka`tik Hegira-ren urtean, 622-an.

Yathrib-en babestu zen.

Eta jarraitzaile multzo bat egitea lortu ondoren, La Meka-ra itzuli zen, irabazle.

Gizarteko eta barne-arnaseko zuzendari, bere erlijioa arabiar leinuek behar zuten multzogarri bihurtu zuen.

Bera hiltzean lur zabalaz jabetzera irtengo dira bere jarraitzaileak, sinismen berri bat aldarrikatuz.

Mahoma-k irakatsi zuen erligioa Koran deitzen den liburuan azaltzen da, eta gaurko Ramadan-ari deritzaizkion 40 gabetan Gabriel aingeruak esan zizkion hitzen bilduma bat da bereziki.

Jainkoaren eta gizonen legeak sortatzen duen erakutsi hau, Mahoma aztia hil ondoren bildu zen.

Hamalau jardunaldietan eratua, laburrenetik hasiz luzeenean amaitzen da Korana.

Ez du, ez logikarik eta ez noizkotasunik.

Askoz geroago, turkiar sultanak, Arabia-z jabetzean, kalifa eta Islam-aren babestzaile izena hartu zuten.

Eta beraiek izendatuko dituzte XV eta XVI. ehunkadan muftiak, musulmanen artean diren erlijiokiko agintaririk garaienak.

Muftia Istambul-en bizi zen eta bere aginpidea kadiaskerrari ordezkatzen zion.

Mollak eta kadi ere bere esanerako ditu kadiaskarrak.

Hauek denak erlijioko eta gizarteko bizitzaz arduratzen dira, eta beste batzuekin epaile izaten.

Imanek mezkiteetan ziurtatzen dituzte elizkizunak danishmend eta muezinekin.

Hodjas-ek, mezkita barrutiko biltzar antzeko batez laguntzen die.

Hodjas-ak jakintsu zaharrak dira.

Mahoma-ren oski biak ere sagaratuak dira, Jaunaren aulkia ikutzen lehenak izan bait-ziren.

Erdian Korana agertzen da eta bere inguruan sinistedunak (Aga Mirak-en margolantxoak dionez).

Kristo-ren zeruratzean musulmantarren eta kristauen erlijioen antza agertzen da.

Argi dago otomanantarren onaldia: Kristo-k, harem-eko emakumeek lez jantzitako aingeruari, ile mototsetik heltzen dio.

Kemengabetzen dira judutarrak eta haserretzen gudariak.